IMG_0236

Arrakasta handia Errenteriako Aniztaldia kulturen jaialdian

Kultura 2012-07-20 | 0

Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboa jendez gainezka egon zen atzo ospatutako Aniztaldian. Bertan Kolombia, Mendebaldeko Sahara, Maroko, Nigeria, Salvador, Mexiko, Galizia, Kuba edo Ekuador jatorri duten errenteriarrak elkartu ziren Kabian eta beren herrietako kantuak, irudiak, ipuinak eta istorioak partekatu zituzten ekitaldira hurbildu ziren guztiekin. Margolan eder bat ere egin zuen ekitaldian zehar margolari talde batek. Aniztaldiaren […]

Continue Reading 0
252662_480722401956964_1541826338_n

Aaarraun! egitasmoaren eskultura lantzen hasi dira, animatu parte hartzera!

Kultura 2012-07-19 | 0

Aaarraun! egitasmoaren eskultura lantzen hasi dira hainbat herritarren artean Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Aaarraun! egitasmoa Kabia Espazio Kreaktiboan sortu da Gizaharremanak-Elkarbizitza taldearen baitan. Egitasmoaren ardatza trainera baten hondakinak erabiltzean datza, Kabia Espazio Kreaktiboaren eta bere ibilbidearen irudikapen sinboliko bat egiteko denon artean.  Traineraren brankaren lehen 3 metroak erabiliko dira,eta eskultura batean bilakatuko dituzte ezkata batzuk […]

Continue Reading 0

#madalenak2012: jarraitu gure jaiak Faceboook eta Twitter sare sozialetan

Kultura | Madalenak 2012-07-19 | 0

Madalenetako jaiak Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango dira: bertan hamaika argazki, berri eta iruzkin ikusi eta egin ahal izango dituzte erabiltzaileek. Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen profilaren lagun egitera eta Twiterren #madalenak2012 hashtag-a erabiltzera animatzen ditugu errenteriar guztiak. Bestalde, Herri Biziaren webgunean gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia […]

Continue Reading 0
aniztaldia kartela

Kulturen eta hizkuntzen arteko Aniztaldia ospatuko dute bihar

Auzolana | Kultura 2012-07-18 | 2

Aniztaldia Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan bihar 19:00tan ospatuko den kulturen arteko jaialdia da. Kabian sortutako Gizaharremanak –  Elkarbizitza taldeak bultzatu du ekimen hau, eta Herri Bizian talde honetako kide batzuekin hitz egin dugu ekitaldi anitz honetan zer topatuko dugun kontatu digutenak. Hona elkarrizketa: –Nola sortzen da Aniztaldia eta zein da ekimen honen helburua? Aniztaldia Kabian […]

Continue Reading 2

Udal kiroldegiak itxita egongo dira igandean Madalen eguna dela eta

Kategoria gabe | Madalenak 2012-07-18 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du, Madalen eguna dela eta, datorren igandean, uztailaren 22an, Fanderiako, Galtzarabordako eta Kaputxinoetako Udal Kirol Instalazioak itxita egongo direla. Uztailaren 23an, astelehenean, Galtzarabordako Kiroldegia irekita egongo da 9:00etatik 14:00etara, eta Fanderiako eta Kaputxinoetako Udal Igerilekuetako instalazioak irekita egongo dira udako ohiko ordutegiarekin.  

Continue Reading 0

Osteguneko udalbatzarrean bost proposamen eta mozio bat jorratuko dituzte

Kategoria gabe 2012-07-17 | 1

Hona ostegunean Errenteriako Udalatxean 18:30ean burutuko den udalbatzarran jorratuko den gai-ordena: GAI-ORDENA 1. Udalbatzak 2012ko apirilaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (531 zk.tik 585 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (926 zk.tik 1014 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. 3. Berri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko […]

Continue Reading 1