Mariasun Landa Sarietara aurkezteko epea bere ekuadorrean da

Aholku kontseiluak | Berdintasuna | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean 2012-01-13 | 0

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak antolatutako Mariasun Landa Sarien bigarren edizioan parte hartzeko aukera urtarrilaren 31 arte egongo da zabalduta. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herri honetan egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, Berdintasunerako Kontseiluak emakumeek egindako ekarpena ikustarazi […]

Continue Reading 0

Adostasuna erakundeen artean Pasaiako Portuaren kutsaduraren aurkako neurriak jartzeko

Herri Biziaren Bidean 2012-01-09 | 0

Pasaiako Portuko jarduerak sortzen duen kutsaduraren aurkako neurriak jartzeko borondatea azaldu dute gaur  Donostia, Pasaia, Errenteria eta Lezoko alkateek eta, haiekin batera, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sail ezberdinen ordezkariek ere, elkarlana hobetzeko ahaleginak egitea adostu dutenak ingurumena eta badia inguruko biztanleen bizi-kalitatea babesteko. Pasaian ospatutako batzar honetan 2000. urtean sortutako Pasaiako Portuari buruzko […]

Continue Reading 0

Pasaiako portuan kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko eskatu dute

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Oarsoaldea 2012-01-09 | 0

Donostia, Lezo, Pasaia eta Errenteriako udalek Pasaiako Portuan sortzen den kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko bilera bat burutuko dute gaur eta 2000. urtean sortutako Erakundearteko Lantaldea martxan jartzearen alde egingo dute instituzioen elkarlana sustatzeko. Pasaiako udaletxean pasa den abenduaren 26an egindako agerraldian Julen Mendoza (Errenteria), Juan Karlos Izagirre (Donostia) eta Amaia Agirregabiria (Pasaia) alkateak kezkaturik agertu […]

Continue Reading 0

Errenteriak Doinu Zahar eta Euskadiko Aurresku txapelketetako sariak jaso ditu

Kultura 2012-01-05 | 0

Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrek, V. Doinu Zahar lehiaketaren eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen aurtengo irabazle gazteak hurrenez-hurren, Errenteriako herriari eman dizkiete gaur beren garaikurrak. Sarien harrera ekitaldia Udaletxean izan da; bertan bildu dira Indakoetxea eta Arrieta Julen Mendoza Errenteriako alkatearekin eta hari eman dizkiote Tomas Murua eskultoreak sortutako bi garaikurrak. Honekin batera, beren […]

Continue Reading 0

Udalak San Marko zabortegia ixteko bigarren fasea onetsi du

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean 2012-01-04 | 0

Errenteriako Udalak bere onespena eman dio San Marko zabortegia itxi eta berreskuratzeko proiektuaren bigarren faseari, azpiegitura honen behin-betiko klausura eta ingurugiro naturalaren onbideratze lanak has daitezen. Udalaren baimenak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kontseilariordetzak egindako eskaerari erantzuten dio, azken hauxe baita zabortegia ixteko beharrezkoak diren fase ezberdinak bideratzeko ardura duen erakundea. Zabortegi hau 1970. hamarkadan jarri zuten […]

Continue Reading 0

Euskadiko Aurresku eta Doinu Zahar txapelketen irabazleek bere sariak Errenteriako herriari emango dizkiete

Kultura 2012-01-03 | 0

Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrek, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen aurtengo irabazleak hurrenez-hurren, beren sariak Errenteriako herriari opatuko dizkiete ostegun honetan. Sarien harrera udaletxean ospatuko den ekitaldi batetan burutuko da arratsaldeko 17:30tan. Bertara, bi irabazleetaz gain, Errenteriako alkatea, Julen Mendoza, Kultura zinegotzia, Irune Balentziaga, eta pasa den azaroaren 26an txapelketa hauek […]

Continue Reading 0

Erabaki estrategikoak, akordioak eta partehartzea seihileko lanaren ardatz

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea | Plan estrategikoa 2011-12-23 | 0

Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, Udal gobernuak Legegintzaldi honetako lehen seihilekoaren lanaren balantzea aurkeztu du. Hona hemen aurkeztu diren puntu garrantzitsuenak: “Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaz Udal Gobernuak egiten duen balantzea Sarrera: Udal Gobernutik ohikoa bihurtu nahi dugu herritarrei gure lanaren balantzeak eta errepasoak helaraztea. Horregatik deitu zaituztegu agerraldi honetara, egiten ari garenaren berri herritarrei […]

Continue Reading 0

Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaren balantzea, bihar

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-22 | 0

Bihar aurkeztuko du Udal gobernuak legegintzaldi honetako lehen seihilekoan egindako lanaren balantzea. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, ohitura izango da, kudeaketaren gardentasunaren bidean, Udal gobernuak egindako lanaren errepasoa eta balantzea publikoki egitea. Aurrerapen gisa, Mendozak azaldu du azpimarratzekoa dela “minorian dagoen gobernu bat izanda,  Udal gobernuak eta oposizioak jakin izan dugula erabaki estrategikoetan erantzukizunez jokatzen”. […]

Continue Reading 0

Aurrekontuak onartu dituzte, aurkako boturik gabe

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2011-12-20 | 0

Gaur onartu dira 2012rako aurrekontuak. Aurkeztu den proposamenari baiezkoa eman diote Bildu eta Errenteriako Ezkerra taldeek (9 boto guztira), eta abstentzioa hautatu dute PSE-EE (7 boto), EAJ (3 boto) eta PP (2 boto) alderdiek. Julen Mendoza alkateak eskertu egin die oposizioko alderdiei erantzukizunez jokatu izana. Errenteriako Ezkerrako ordezkari Jose Manuel Ferradasek “aurrekontu onak” direla azaldu […]

Continue Reading 0