Pontikako lurzoruetako kutsaduraren garbiketari ekingo dio Udalak

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-02-27 | 2

Errenteriako Ingurumen zinegotziak, Jose Manuel Ferradas, Udaletxeak Pontikako ibarreko lurzoruen kutsadura garbitzeko aurreikusten dituen ekimenen berri eman du. Gaur egun lurperatuta eta degradatuta dagoen Masti ubidearen zaharberritzea da Udalaren helburua. Ekimen hau udal ingurumen politikaren lehentasunetara batzen da, bioaniztasunaren kontserbazioan, energia berriztagarriak, jasankortasuna, herritarren parte hartzean edota hondakinen sorreraren prebentzioan kokatzen direnak. Zinegotziaren arabera, proiektu […]

Continue Reading 2

Errenteriako autobusetan Lurraldebus txartela erabiltzeko akordioa aurkeztu dute

Herri Biziaren Bidean | Mugikortasuna 2012-02-24 | 2

Errenteriako autobus zerbitzuetan Lurraldebus txartela erabiltzeko akordio berria aurkeztu dute gaur Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendariak eta Jon Txasko Errenteriako Ogasuna, Gizarte Zerbitzuak, Trafiko eta Garraio zinegotziak. Garraio zinegotziak Errenteriako Udaletxean gaur eskainitako prentsaurrekoan zehaztu duenez, hasierako inbertsioa 100.000 eurokoa izango da eta urtero beste 45.000 euro sartuko dira udal aurrekontuetan Lurraldebus txartelaren […]

Continue Reading 2

Datorren Udalbatzarrean jorratuko den gai zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-02-24 | 0

Datorren otsailaren 28an, arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko osoko bilkuran eztabaidatuko diren gaiak honakoak  izango dira: GAI ZERRENDA 1. Udalbatzak 2011ko abenduaren 20an eginiko ohiko osoko bilkurari eta 2012ko otsailaren 10ean eginiko ezohiko osoko bilkurari dagozkien aketen onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (59 zk.tik 133 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (159 zk.tik 312 zk.ra, biak […]

Continue Reading 0

Errenteriako zinegotzi eta teknikariek parte harzeari buruzko tailerrak positibotzat jo dituzte

Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-02-24 | 1

Errenteriako udal teknikari eta alderdi guztietako zinegotziak Elhuyar erakundeak antolatzen dituen parte hartze tailerren azken saioan izan eta gero asteazkenean ekimen honen balorazio positiboa egin dute. Partaidea guztiak pozik agertu dira, giro ona azpimarratu dute eta ekimen hau zabaldu eta errepikatzeko desira adierazi dute. Askok elkarren artean ezagutzeko aukera aparta izateaz gain, bizitako giroa eta […]

Continue Reading 1

Eltze Igandean Iñude eta Artzaien konpainiak erdiguneko kaleak alaituko ditu

Gazteria | Kultura 2012-02-23 | 0

Urtero bezala, datorren igandean, otsailak 26, 12:00etan “Iñude eta Artzaiak” ohiko desfilea egingo da erdiguneko kaleetan zehar. Desfilea Orereta Ikastolak antolatzen du. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Inauterietako konpartsek erdiguneko kale eta plazetan desfilatzeko aukera izango dute, beren koreografia eta jantzi landuak erakutsiz. Emanaldiak Biteri eta Maria Lezo kaleetan eta hainbat plazatan, hala nola Koldo Mitxelena, Foru […]

Continue Reading 0

Joxemari Agirretxe ‘Porrotx’: “Denon arteko auzolan handi bat proposatzen dugu”

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Partehartzea 2012-02-22 | 0

Joxemari Agirre ‘Porrotx’ pailazoak Oarsoaldeko herrietan umeentzat aurki martxan jarriko duten aisiaproiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzaileari buruz mintzatu da: Ze helburu ditu Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoak? Pertsona eta elkarte asko daude balio, esperientzia eta jakintza ugari eta aberatsak dituztenak. Horiek guztiak ezagutu, bildu eta herriko eragileekin eta bizilagunekin partekatzea ederra litzateke. Osasuna, natura, […]

Continue Reading 0

Irrien Lagunak Oarsoaldean, egitasmo hezitzaile herrikoi berria

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-02-21 | 3

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak kide dituen Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisia proiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzaile bat  abian jartzeko asmoa dago. Proiektuaren protagonista umeak izango dira, baina ez dira jasotzaile huts izango, egitarauaren beraren diseinuan ere hartuko baitute parte. Ez da umetara mugatzen den egitasmoa hala ere, gazte eta […]

Continue Reading 3

Inauterietako makillaje eta maskara tailerrak haurrentzako Merkatuzarren

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-02-21 | 0

Inauteriako makillaje tailer ireki bat antolatu zuten atzo Merkatuzarren haurrei zuzenduta, inauterietako programazio kulturalaren barnean. Ehun haur baino gehiago bildu dira bere gurasoez lagunduta eta, aurpegiak margotzeaz gain, eskainitako joko ezberdinetan parte hartu dute. Arratsaldean beste 85 haur azaldu ziren Merkatuzarren antolatutako maskara tailer batetara. Lehen aldia da horrelako ekimenak burutzen dituztela inauterietan eta oso […]

Continue Reading 0

Errenteriako Langabetuen Asanblada alkatearekin bilduko da datorren astean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-02-20 | 0

Berrogehita hamar bat pertsonek parte hartu dute Errenteriako langabetuek gaur goizean Herriko Enparantzan burututako asanbladan. Bertan, datorren asteko asteazkenean Julen Mendoza alkatearekin biltzeko asmoa dutela azaldu dute berari zuzenean hainbat eskaera helarazteko eta, iragarri dutenez, alkatearen konpromezua espero dute “langabetuen eskubideen defentsan”. Asanbladak egoitz bat eduki dezan lokal bat eskatuko diote alkateari eta baita kultur […]

Continue Reading 0