Gordailua | Ingurumena

aire kalitatea

Errenteriako udalak udalerriko Aire Kalitatea aztertuko du

Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-10-23 | 0

Airearen kalitatea herritarren bizi-kalitatean eragina duen eragileetako bat da, hau, ageriago geratzen da hiriguneetan kutsadura atmosferikoaren eragin kaltegarria nabarmenagoa baita. Errealitate honen ondorioz, herritarrek atmosferaren baldintzak zeintzuk diren jakin nahi dute, hori dela eta udalak ikerketa bat egitea esleitu dio Euskal Herriko Unibertsitateari. Proiektua urrian abiatu da eta  neurtzeko ekipoak Olibet-Etxe Berriak auzoan jarri dira. […]

Azoka1

Landalurraren XIII. azoka izango da urriaren 14an

Ingurumena 2017-10-11 | 0

Larunbatean, urriaren 14an, Gamon Zumardian ospatuko da Errenteriako Landalurraren XIII. Azoka, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta. Herriko baserritarrek parte-hartzen dute azoka horretan. Azokaren helburu nagusia herrian lehen sektorean lan egiten duten enpresak ezagutzera ematea eta egiten duten lanaren aitortza egitea da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “ez dugu ahaztu behar, lehen sektoreko enpresa hauek […]

IngurumenSaila

Erakunde eta elkarteek 2017ko ingurumeneko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Ingurumena 2017-10-10 | 0

2017ko ingurumeneko diru-laguntza deialdia zabaldu du Errenteriako Udalak. Errenteriako udalerrian, iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei zuzendutako deialdia da, ekintzak gauzatzeko 2017ko diru-laguntza deialdia. Urriaren 5etik hasita hilabeteko epea izango dute erakunde eta elkarteek eskaerak aurkezteko. Diru-laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak eta baloratuko diren puntuak agertzen dira segidan. […]

IMG_20170928_100644_635

Zortzi bisita gidatu egiteko aukera izango da urrian

Ingurumena | Kultura 2017-09-28 | 0

Ondareari buruzko Jardunaldi europarren edizio berri honetan hau izango da leloa: Paisaia bizia, paisaien eraikuntza. Azken urteetan egin bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldien baitan bisita ugari antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalek, eta horien bilduma gida batean jaso dute. Errenteriako udalak ekimen horretan parte hartzen du eta prestatu duen eskaintza oparoa da; urrian zortzi bisita […]

DSCF3119

Hondakinen bilketa-sistema berriaren informazio bulegoaren ordutegia eta erabilera jarraibideak

Ingurumena 2017-09-26 | 0

Hondakinak gaika biltzeko sistema berria ezartzeko kanpainan urrats berria egin du Errenteriako Udalak. Hain zuzen ere, gaurtik, irailaren 26tik ateak, Herriko Enparantzan informazio gune berriaren ateak zabaldu dituzte kanpainaren arduradunek. Informazio gune honetan, berriz, postontzian horretarako gonbitea jasoko duten errenteriarrak artatuko dituzte; izan ere, informazio kanpaina honek etxez-etxeko bisitak aurreikusten baititu orain arte gaikako bilketa […]

KonpostaBahetzen

Auzo-konpostatze guneetako ikuskaritza egingo dute bihar

Agustinak | Alaberga | Auzoak | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-09-25 | 0

Bihar, asteartean, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzo-konposta egiten nola etxeko konposta egiten, hobaria aplikatzen zaie beraien zabor-tasan. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko jarraipen-bisiten antzera, honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, […]

IMG_7061 (2)

Errenteriako bizikleten merkatu arrakastatsua!

Ingurumena | Jasangarritasuna | Mugikortasuna 2017-09-21 | 0

Irailaren 15ean eta Europako Mugikortasunaren Astearekin bat eginez, herriko Gamon zumardian Bizikleten merkatua garatu da. Horrelako ekimenak mugikortasun jasangarriago baten aldeko apustua egitea du xede eta horregatik, Errenteriako Udalak, herritarren artean ekintza eredugarriak sustatzeaz gain, egun ditugun baliabideak hobeto erabiltzearen konpromisoa hartzen du, hots, bidegorriak eta bizikleten erabilera bultzatzearena. Merkatuaren hasierako orduan eguraldiak lagundu ez […]

DSCF3084

Hondakinen gaikako bilketa sistema berria kontsentsu osoz ezarriko da

Hiri antolamendua | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-09-15 | 0

Astelehena 25ean komunikazio kanpaina berriari ekingo dio Udalak gaikako bilketa egiteko ezarriko den sistema berria ezagutarazteko. Sistema berri hau Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien artean kontsentsuz hartu da. Sistema berri hau ordenantza berriaren gainean eraikitzen da. Ordenantza hau tramitera onartu zen aho batez eta ondoren herritar zein eragile ezberdinek egindako ekarpenak barne bildu. Era bereran […]

Dia_Vias_verdes2017

Bide Berdeen VI. Eguna Arditurrin

Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-09-13 | 0

Datorren Igandean, Errenteria eta Oiartzun elkarrekin lotuko dituen bizikleta martxa batekin ospatuko da Arditurriko Bide Berdearen VI. Eguna ospatuko da. Martxaz gain beste hainbat jarduera antolatu dira Arditurriko meategietan: segway zirkuitua, adin guztietarako jolasak, Trial erakustaldia… Bizikleta martxa Errenteriako Gamon zumarditik abiatuko da goizeko 9:30ean eta Oiartzunetik 10:00etan jarri dute hitzordua Done Eztebe plazan. Arditurriko […]