Archive | Auzoak

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

auzoko-udaltzaina

Udaltzain eredu berria aurkeztuko du Udalak

Auzoak | Bidearen Bidean | nabarmen | Udal komunikabidea 2013-12-05 | 0

Udaltzaingo ereduaren kontzeptu berria lantzen ari da Udala eta zentzu horretan sortu dute Auzoko udaltzaina. Julen Mendoza alkateak azaldu duenez, helburua herrian kalitatezko udaltzaingoa izatea da, “herritarren zerbitzura jarrita, proaktibo eta prebentiboa, herritarrengandik hurbil dagoena eta haiekin inplikatua, hurbilekoa eta beste instantzia batzuekin koordinatua egongo dena”. Eredua, datozen urteetan inplementatu eta hobetzen joango den prozesu […]

Fanderiako errota

Eskualdeko haurrentzat pintura lehiaketa antolatu dute Fanderian

Auzoak 2013-11-13 | 0

Fanderia auzoko Batzorde Kulturalak “Errenteriako IX. Pintura eta Marrazki Lehiaketa Haurrentzat” antolatu du datorren iganderako, hilak 17. Lehiaketa eskualde mailakoa izango da eta beraz, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia diren 3 eta 14 urte bitarteako haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaileak goizeko 10:00etan egon beharko dira Fanderia auzoko errota ondoan. Antolatzaileek adierazi dutenez, […]

Bilera antolatu du Udalak Lartzabalen asteazkenerako

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-11-11 | 0

Luisma Diez Hirigintza zinegotziak Lartzabalgo bizilagun guztiei dei egiten die, asteazkenean, hilak 13, bertako Auzo Elkartean arratsaldeko 19:00etan izango den bilerara bertara daitezen. Zinegotziak jakinarazi duenez, bertan elkarte, etxebizitzak eta biribilgunearen arteko espazioa hobetzeko proposamenak landuko dituzte. Honekin batera, gainera, egungo Auzo Elkarteko lokalaren egoera eta “Haritza” auzo elkarte berria ere aurkeztuko dituzte.

Pontikako biribilgunearen inaugurazioa_6

Arraunari lotutako biribilgunea inauguratu dute Pontikan

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-11-11 | 0

Hibaikako arraunlariak eta trikitilariak lagun zituztela, Pontikako auzotarrek giro ederrean inauguratu zuten larunbatean, hilak 9, auzoari sarrera ematen dion biribilgunea. Biribilgunean Kabia Espazio Kreaktiboaren baitan sortutako Aaarraun! egitasmoan egindako traineru zatia jarri dute eta horrekin Hikaika arraun elkarteak azken urteotan egin duen lana eta ibilbidea aitortu nahi izan dutela azaldu zuen Maite Gabarainek, auzo elkartearen izenean. […]

txistu

Kantujira egingo dute txistulariek tronpeta ikasleekin batera larunbatean

Auzoak | Kultura 2013-11-08 | 0

Bihar, hilak 9, Udal Txistulari Bandak, Errenteria Musikaleko tropeta ikasleek lagunduta, kantujira bat egingo du 12:00etatatik aurrera. Era berean, eta ohiko denez, herriko auzo batean ibiliko dira txistulariak igande goizean. Aste honetan, hain zuzen,  Galtzaraborda auzoko kaleetan  ariko dira eta ibilbidean, Federiko Kortoren Zortzikoa eta Sabin Bikandiren Artekale zortzikoak joko dituzte.

Pontikako biribilgunea

Pontikako biribilgunea inauguratuko dute larunbatean

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-11-06 | 0

Auzoaren sarreran, Arramendi pasealekuak eta Beraun kaleak bat egiten duten puntuan dagoen biribilgunea inauguratuko dute larunbatean, hilak 9, Pontikako auzo elkartekoek. Antolatutako ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete auzotarrei baina baita errenteriar guztiei ere. Hitzordua auzo elkartearen inguruetan egin dute 11:00etan. Biribilgunean Kabia Espazio Kreaktiboaren baitan sortutako Aaarraun! egitasmoan egindako traineru zatia jarri dute eta […]

Bodegas irache

Pontikako erretiratuen elkartearen txangoa Iratxera

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-11-04 | 0

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak txangoa antolatu du azaroaren 23an Iratxera joateko. Bertan Irache bodegak eta Lizarra bisitatuko dituzte eta bazkariaren ondoren hainbat ekintza izango da, hala nola bingoa, dantza eta opariak bertaratzen diren pertsona guztientzat. Interesdunek elkartean bertan eman dezakete izena.