Archive | Udal komunikabidea

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adostutako adierazpen bateratua

Euskara | Udal komunikabidea 2019-12-03 | 0

Bide berriak, modu berriak. Ongi etorri etorkizunera! Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika. Bere eguna du gaur euskarak, Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du […]

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Bere jabetzako hiru lokal besterenduko ditu Udalak

Udal komunikabidea 2019-11-07 | 0

Udalak bere jabetzako lokal hauek besterenduko ditu: – ElĂ­as Salaberria kalea, 10: 65.550 euro – Elias Salaberria kalea 12: 112.010 euro – Norberto Almandoz kalea, 5-baxua: 99.200 euro DOKUMENTAZIO ETA INFORMAZIOA NON ESKURATU: Baldintza ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura egongo da Kontratazio eta Ondare Azpisailean, 2. solairuan (Errenteriako Udaletxea, Herriko plaza z.g.). Tel.: 943 449 […]

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean

Berdintasuna | Solidarioa | Udal komunikabidea 2019-11-06 | 0

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du larunbatean, azaroak 2, Errenterian gertatu zen erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du 2019. urtean Errenterian salatu diren emakumeen aurkako 8 erasoen aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du […]

Babes zibila, ibilgailua-h

Errenteriako Babes Zibilak lur orotako ibilgailu berria dauka

Udal komunikabidea 2019-10-25 | 0

Udalak lur orotako ibilgailu berria eman dio Babes Zibilari. Zehazki, Isuzu Pick Up 4×4 modeloa da, elurra kentzeko palak eta gatza banatzeko gailuak hornitutakoa. Hortaz, egunerokoan erabili ahal izango dituzten 4×4 eginkizunetaz gain, elurteetan Brigadako ibilgailua iritsi ezin daitekeen kale estuetan sartu ahal izango dute garbiketa lanak egiteko. Babes Zibileko ibilgailu berria. Egin klik irudia […]

Gobernu Taldeko kideak

Urtea amaitu baino lehen aurkeztuko den agintaldi planaren lehen zertzeladak eman ditu Gobernu Taldeak

Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Etorkizunaren Bidean | Gardentasuna | Plan estrategikoa | Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2019-10-03 | 0

Gobernu Taldeko kideak Gobernu Taldeak lehen 100 egunen balorazioa egin du eta agintaldi planaren ardatz nagusiak izango direnak aurkeztu ditu estreinekoz. Gobernu Taldeak agerraldia egin du Reina Aretoan eta berau osatzen duten kide guztiak bertaratu dira. Agerraldian, urtea amaitu baino lehen orain arte Udal osoa buru-belarri lanean aritzera eraman duen Agintaldi Plana publiko egingo dutela […]

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Udal komunikabidea 2019-10-02 | 0

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion 2019ko ekitaldiko kobratze errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz: Ordaintzeko epea: – 2019ko urriaren 1etik azaroaren 11 arte, biak barne. Ordaintzeko modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hots, azaroaren 11n, baimendutako Entitate eta kontuan kargatuko dira. Helbideratu gabeko ordainagiriak […]

Armarria_Herri_Bizia-2[1]

Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa azaroaren 18a arte ordaindu daiteke

Udal komunikabidea 2019-10-01 | 0

2019ko bigarren hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta azaroaren 18an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak Udaleko ZU! Zerbitzuan eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, […]