
Asteartean izango da maiatzeko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura
Datorren asteartean, hilaren 28an, 18:30ean, izango da Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura eta ondorengoa izango du gai zerrenda: Udalbatzak 2013ko martxoaren 21ean eta apirilaren 30ean eginiko ohiko osoko bilkurei dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (298 zk.tik 394 zk.ra, biak barne) Zinegotzi-ordezkarienak (616 zk.tik 770 zk.ra, biak barne) eta Tokiko […]

Zulaika-Garrido bikotea izan zen garaile padel lehiaketan
Maiatzaren 11n jokatu zen “Udaberriko I Padel Lehiaketa” Fanderiako udal padel pistetan. Parte hartu zuten bederatzi bikoteek taldekako fase bat jokatu behar izan zuten eliminatoriaren zein koadrotara pasatuko ziren erabakitzeko; nagusira ala kontsolaziozkora. Antolatzaileek adierazi dute, parte-hartzaileen artean giro ezin hobea izan zela, “nahiz eta orduak joan ahala nekea nabaritu”; izan ere, lehiaketa 9:00etan hasi […]

Jende andana bildu zen Beraunen hondakinen inguruko proposamenak entzutera
Astearte arratsaldean 100 bat lagunek bete zuten Koldo Mitxelena Institutuko areto nagusia, Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Taldeak azken hilabeteotan egindako lana ezagutu eta Udalari aurkeztuko dizkioten proposamenak entzuteko asmoz. Horrela egin zuten taldeko bi partaidek eta elebitan aurkeztu zituzten taldearen ondorioak, betiere, birziklatzearen derrigortasuna oinarritzat hartuta. Antolatzaileak, gainera, oso pozik agertu dira bertaratutako jende […]

Otxoteen kantuek hartuko dute Errenteria igandean
Garai bateko ohiturak mantentzearen aldeko saiakeran, hirugarrenez antolatu du Niessen Elkarteak “Errenteria Hiria Otxote Topaketa”. Igandean izango da hori, maiatzaren 26an. Aurtengo edizioa pasa den urtean zendu zen Felixi, Adurizeko okinari, egindako omenaldi gisa aurkeztu dute antolatzaileek gaur goizean: “Doinu herrikoien abeslari handia izan zen Felix eta horrela gogoratzen dugu denok”. Iaz bezala, aurten ere […]

Edipotoa emanaldia eta Mmà taldearen kontzertua Mikelazulon
Maiatzaren 26an, igandean, Edipotoa emanaldia eta Mmà taldearen kontzertua izango dira Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:00etan. Edipotoa Nagore Legarretak egindako argazkiekin batera hainbat idazleren poemak biltzen dituen liburua da. Emanaldirako, Legarretaren irudien proiekzioa Gorka Setien eta Haizea Arregi idazleen testuekin uztartu dituzte, Mariano Hurtadoren kontrabaxuaren musika lagun dutela. Hurtadok berak eta Okene Abregok osatzen duten Mmà […]

Igandean Gaztañon arituko da Udal Txistulari Banda
Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgak zuzendua, maiatzaren 26an, igande goizean, Gaztañoko kaleetan zehar arituko da eta hainbat herri-doinu joko ditu.

Añarbeko Basoa ezagutzera emateko kanpaina abian da
Donostiako eta Errenteriako Udalek eta Añarbeko Uren Mankomunitateak Añarbeko Basoa ezagutzera emateko, babesteko eta balioan jartzeko kanpaina abiatu dute. Bioaniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunaren baitan, gaur aurkeztu dituzte nondik-norakoak Axier Jaka, Donostiako Ingurumen zinegotziak, Nora Galparsoro, Añarbeko Uren Mankomunitateko presidenteak eta Jose Manuel Ferradas, Errenteriako Ingurumen zinegotziak. Añarbeko Basoa Aiako Harria Parke Naturalaren eta Natura 2000 […]

Erretiratuak La Plata itsasargira joango dira larunbatean
Larunbatean, maiatzaren 25ean, hilabetean behin Errenteriako erretiratuen elkarteek antolatzen duten goizeko irteera egingo da. Hilabete honetan irteera La Plata itsasargira izango da, Ulia mendira. Joateko interesa duten pertsonak Topoaren geltokian elkartuko dira 8:45ean.

Kirol instalazioen gaineko inkesten zozketaren emaitza jakinarazi dute
Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioen inguruko inkestari erantzun dioten pertsona guztien artean zozketa egin ondoren, kirol materiala erosteko balearen irabazlea Irene Postigo anderea izan dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak. Arduradunek irabazlea zoriontzeaz gain, eskerrak eman nahi izan dizkiete inkesta erantzun duten guztiei.