Archive | Mugikortasun plana

IrudiBizi

Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko du Errenteriak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Kirola | Mugikortasun plana 2016-09-14 | 0

Irailaren 16tik 22ra Europako Batasunean “Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea” ospatuko da, “Mugikortasun zentzudun eta iraunkorra, Europarako inbertsioa” lelopean eta erreferentzia egingo zaio garraiobide iraunkorraren eta ekonomikoki aurreztearen artean dagoen harreman estuari. “Mugikortasun zentzudunaren” onura ekonomikoak eremu guztietan aplikatu daitezke, sektore publiko zein pribatuan, gizartean, orokorrean, eta norbanakoen artean. 2016. urteko “Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea“ren helburua […]

Trafikoa2

Adi, Madalenetan garraiobideetan izango diren aldaketei

Madalenak | Mugikortasun plana 2016-07-15 | 0

Madalenak direla-eta hiri guneko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, hainbat zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte. Honako lekuetan trafikoa moztuko da: Fanderiako pasealekua uztailaren 18an 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 08:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko. Biteri […]

ludoteka

Ludoteka eta Gaztelekuen BIRziklaTU proiektuaren emaitzez gozatzeko aukera gaur, Fanderiako jaietan

Bizitzeko espazioak | Fanderia | Jasangarritasuna | Kirola | Kultura | Mugikortasun plana 2015-06-19 | 0

Gaur, ekainak 19, 17:30etatik aurrera, jarduera berezi bat izango da Fanderiako Jaietan, herriko Ludoteken eskutik. Herritar orori zuzendutako jarduera honek, miniaturazko herri batean bizikletaz ibiltzean datza eta “BIRZIKLATU” proiektua ezagutzera ematea du helburu; hain zuzen ere, 2014-2015 ikasturtean zehar Gipuzkoako hainbat Ludoteka eta Gaztelekutan jorratu den proiektua. “BIRZIKLATU” alde batera utzitako edo zaharkituta dauden bizikletak […]

auzokoudaltzaingoa

Udaltzaingoaren eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu

ADN | Agustinak | Alaberga | Auzoak | Beraun | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Etorkizunaren Bidean | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Mugikortasun plana | Olibet-Ugarritze | Plan estrategikoa | Pontika | Udal antolamendua | Zamalbide 2015-05-29 | 0

Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko […]

Renfeko biribilgunea_800x450

Trafikoari irekitako bideak hobetzeko asfaltatu proiektu bati ekingo diote

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana | nabarmen 2014-01-02 | 0

Trafikoari irekitako bideak egoera onean mantentzeko eta dagokion seinaleztapen egokia eskaintzeko asmoz, epe motzean, herriko bide-sare nagusiaren parte bat asfaltatzeko proiektu bati ekingo zaiola jakinarazi dute Trafiko departamentutik. Hiru motatako lanak egingo dituzte asfalltozko zoruaren gainean: asfaltatu jarraia, zatikakoa eta gainbideak. Gaztela-Mantxa biribilgunean, Beraun kaleko 1 eta 17 zenbakien artean, Sorgintzulo kalean eta Sanmarkosenen egingo […]

Bizikleta plana

Udalak bizikletaren erabilpena sustatuko du

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana | nabarmen 2013-12-12 | 0

Errenteriako Udalak bizikletaren erabilera garraiobide gisa indartzeko plana jarriko du abian, oinezkoen joan-etorriak ere barne hartuko dituena. Hala aurkeztu zuten, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Garraio zinegotziak eta Ander Irazusta plana egiten ari den Biziker enpresako ordezkariak asteartean. Ferradasek azaldu zuenez, plan honekin herritarren mugikortasun ohituretan eragin nahi dute eta motorizatutako garraiobideen erabilera […]

Bizikleta ikastaroa

Hirian bizikletaz ibiltzen ikasteko doaneko bi ikastaro emango dituzte abenduan

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana 2013-12-10 | 0

Errenteriako Udalak bizikleta erabiltzea bultzatuko du garraiobide gisa. Hori dela-eta, Txita garraio iraunkorrerako enpresarekin batera eta Euskal Energiaren Erakundearekin (EEE) babesarekin, doaneko bi ikastaro emango ditu bizikletaren erabileraren eta bideetan zirkulatzeko tekniken gainean: abenduaren 14an izango da lehendabizikoa eta hilaren 28an bigarrena. Helburua da bideetan zirkulatzean segurtasuna eta konfiantza hobetzea, eta bide batez, bizikletaren erabilera […]

niños ocultos tras coche

Seguruagoa eta errespetuzkoagoa den “Eskola bide” baten aldeko urratsak ematen ari da Udala

Bizitzeko espazioak | Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana | nabarmen 2013-12-06 | 0

Kaleak pertsonen arteko topaketarako berreskuratzeko eta kalitatezko gune publikoak eskaintzeko asmoz, Trafiko departamentutik Eskola bidea proiektua ezartzeko urratsak ematen ari dira. Jon Txasko departamentuaren zinegotziak azaldu duenez, Eskola bidea haurren segurtasunaz arduratzen da etxetik-eskolarako ibilbideetan, baina ez hori bakarrik: “Errenteriarako zein herri eredu nahi dugun ere hausnartzeko bidea da. Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonekiko arduratsua den eta ingurunea errespetatzen duen herria egin nahi […]