Kirola
-
50 taldek hartuko dute parte Futbol 7 Torneoan
Hamabigarrenez antolatu du Kirol Patronatuak Futbol 7 Torneoa. Datorren igandean, irailaren 29an, hasiko da eta 2013-2014 denboraldi osoa iraungo du. Urte hauetan zehar arrakasta handi […]
-
Hibaikako emakumezkoen taldeari harrera egingo dio Udalak bihar
Denboraldi bikaina egin du Hibaikako emakumezkoen taldeak eta lehen aldiz, Kontxako Banderako Estropada jokatzea ere lortu du, bigarren postua eskuratuz bertan. Honegatik guztiagatik, harrera egingo […]
-
“II Txirrinda Ibilaldia” antolatu dute Mugikortasunaren Astearen barruan
Europar Mugikortasunaren Astearen barruan, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak “II Txirrinda Ibilaldia” antolatu du bigarren urtez jarraian. Ibilaldia irailaren 21ean, larunbatean, izango da eta herri barneko […]
-
Otzaurtetik Narbaxara ibilbidea antolatu du Urdaburuk
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 14. etapa antolatu du irailaren 21erako. Otzaurte gainetik Narbaxako herriraino egingo dute ibilbidea eta tartean, Añabaso, Aizkorri […]
-
Kirol jardueretan izena emateko epea zabaldu dute udal kiroldegiek
Ikasturte honetan berrikuntza ugari dago Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan antolatzen dituzten ikastaroetan, batez ere helduei zuzendutako jardueretan. Izan ere, banakako ikastaroen ordez, Kirolkide Ekintzak […]
-
Berdintasunerako Kontseiluak Hibaikako emakumezkoen taldea zoriondu du
Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Hibaikako emakumezkoen taldeak Kontxako Banderako estropadan lortutako bigarren postuagatik zoriontzeko, ondorengo idatzia zabaldu nahi izan du: Zorionak, Hibaikako emakumeak! Kontxako urak urdinak […]
-
Hasi dira dagoeneko fisioterapia zerbitzuak Galtzarabordako Kiroldegian
Galtzarabordako Udal Kiroldegian fisioterapia zerbitzuak dagoeneko hasi dira. Ohiko zerbitzuak eskaintzen dira, hala nola kirol lesioen tratamendua, giharreak berreskuratzekoa, lepo-minak, lunbalgiak, eskuz egindako drainatze linfatikoa… […]
-
Comete sarearen ibilaldia egingo du Urdaburuk asteburuan
Datozen irailaren 14 eta 15ean Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilaldi bat antolatu du Comete Sareko ibiltariekin, Bigarren Mundu Gerratean iheslariek eta sareko partaideek jarraitzen zuten bidea […]
-
Hibaikak igandean Donostiara joateko dei egin die errenteriarrei
Igandean izango da Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta bertan izango dira Hibaikako emakumezkoak. Pasa den igandean bigarren postua eskuratu zuten Zumaiaren atzetik eta oraingoan ere […]
-
Deskontuak Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan alta egiterakoan
Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuen instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak harpidetza berriak egiteko “Eskuratu ehunekoren bat” izeneko kanpainari eman dio hasiera. Horren helburua udaldiaren […]
-
Gorbeiatik Izarrarako bidea egingo du Urdaburuk
Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 5. etapa egingo du datorren igandean, hilak 8, Gorbeiako parketxetik Izarrara hain zuzen. Ibilbidean zehar Txintxularra (845) mendia […]
-
Puzgarriak jarriko dituzte Kaputxinoetako igerilekuan igandean
Udal Kirol Patronatuak herritarrei jakinarazi nahi die, igandean, hilak 8, puzgarriak jarriko dituztela Kaputxinoetako Udal Igerilekuan 15:00etatik 20:00etara.