Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 10ean (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira. Gainera, Udalak gogorarazi nahi du aurtengo lasterketak hauteskundeekin kointzidituko duela eta horrek zenbait hauteslekutara iristeko zailtasunak sor ditzakeela hainbat kasutan. Hori dela eta, eskatu nahi die herritarrei hau kontuan izanda bozkatzeko ordutegia antolatzeko. […]
