Archive | Sareak

2016.02.19.olioa.aurkezpena11

Errigoraren oliba olioaren kanpaina aurkeztu du Saretuzek

Jasangarritasuna | Sareak 2016-02-23 | 0

Pasa den ostiralean Uztargi haur eskolan aurkeztu zuen Saretuzek Errigoraren kanpaina berria, “Eskutik eskura”, oliba olioaren kanpaina. Azaldu zutenez, Nafarroa hegoaldeko baratza eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da kanpaina hau. Otsaila eta martxoa bitartean oliba olio birjina estra eskatzeko aukera izango da, eta maiatzean, berriz kontserba loteak eskatzeko aukera. Martxoaren 2ra arte iraungo du kanpainak. […]

correscales_nabarnendu

Dozenaka lagunek ongietorri beroa egin diote Correscalesi Errenterian

Sareak 2016-02-19 | 0

Eguerdiko 12:00ak aldera Herriko Plaza jendez betetzen hasi da atzo Bilbon abiatu zen prekarietatearen aurkako Correscalesi ongietorria emateko. Txaloz hartu dute korrika prekarioa herri mugimenduek eta udal gobernuak. Joxe Irtiarte Bikila GOTeko kideak hartu du hitza eta Correscales duintasunaren aldeko martxa dela adierazi du. Prekarietatea jasaten duten denak elkartzeko deia egin du eta baita borrokan […]

errigora_olioa

Errigoraren “eskutik eskura” olioaren kanpaina aurkeztuko du Saretuzek ostiral arratsaldean

Sareak 2016-02-18 | 0

Bihar otsailaren 19a, ostirala, Errigora proiektuak Eskutik Eskura kanpaina abiatuko du, olioaren kanpaina. Eta horren harira aurkezpena antolatu du biharko Saretuzek Uztargi haur eskolan. 18:00etan hasiko da aurkezpena eta kanpainari buruzko xehetasunak emango dituzte. Errigorak azaltzen duenez, Eskutik Eskura “Nafarroa hegoaldeko baratza eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da”. Otsailean oliba olio birjina estra eta maiatzean […]

asanblada_errefuxiatuak

Errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu bat aurkeztuko du SOS Arrazakeriak asteazkenean

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2016-02-08 | 0

Asteazkenean 19:00etan Xenpelar etxean errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu baten berri emango du SOS Arrazakeriako boluntario talde batek. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Pasa den urte amaieran “Mediterraneoko krisia” deituriko bi asanblada ireki egin zituen Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen sailak. Testuinguru horretan garatu du proiektua SOS Arrazakeriak eta jakinarazi du herritarren […]

pentsiodunak_otsaila

Pentsio duinen aldeko aldarrikapena beste behin ere kalean

Ongizatea | Sareak 2016-02-01 | 0

Hilabeteko lehen astelehenero egin ohi duen moduan Duintasuna elkartea beste behin kalera atera da pentsio duinen aldarria egitera. Herriko Plazan bildutako hamarnaka pentsiodun eta erretiratuk elkarretaratzea egin dute lehenik eta manifestazioan abiatu dira ondoren. Jakitera eman dute abenduan Eusko Legebiltzarrari luzatutako proposamena atzera bota dutela. Honen ondorioz, herriko Batzokian eta Herriko Etxean geldialdiak egin dituzte […]

dya_errenteria

DYAk laguntza ekonomikoa lortzeko kanpaina abiatuko du Errenterian

Sareak 2016-01-28 | 0

Gipuzkoako DYAk, Bidelaguntza Elkarteak, Errenteriako bizilagunen artean laguntza ekonomikoa lortzeko telefonozko kanpaina martxan jarriko du. Elkarteko kideen esanetan, elkartearen biziraupena jendearen borondateak bermatzen du. Eta gogorarazi dute elkarte boluntario eta altruista dela. Azaldu dute herritarrek ematen duten laguntza osoki elkartera doala bermatzeko, ordainketak kontuan helbideratzea eskatzen dutela. Eta hori dela, hain zuzen, kanpaina honen arrazoi […]

ZINEFORUM_Sare

Zineforuma antolatu du Sarek datorren ostegunerako

Kultura | Sareak 2016-01-21 | 0

Urtarrilaren 28an 19:00etan Niessen Kulturguneko¬†auditoriumean izango da Errenteriako Sare hiritarren elkarteak antolatutako zineforuma. Eloise Adam-en “Barruan” medio-metrajea aurkeztuko da. Honek frantziar kartzeletako egoeraz ikuspegi eta esperientzia berria ematen duela adierazi dute antolatzaileek.

batukada_oarsoirriak2

Txarangada taldea osatuko dute aurtengo inauterietan Errenteriako Oarsoirriak-eko lagunek

Inauteriak | Kultura | Sareak 2016-01-15 | 0

Inauteriak bertan dira, eta Errenteriako OarsoIrriak-ek ere herriari kolorea eta alaitasuna eman nahi dio bere moduan. Azken bi urteetan batukada taldearekin atera dira herriko kaleetan zehar eta “esperientzia zoragarri” honi segida eman nahi diote aurten ekintza berri batekin: txarangada taldea. Inauterietako larunbatean, otsailaren 6an, 12:00etan osatutako txarangada taldearekin herriko kaleak alaitu eta familia giroan ondo […]

Argazkia: Ereintza elkartea

Abian da Euskal Herriko “Ereintza” Eskulangintza Azokarako kartel lehiaketa

Sareak 2016-01-13 | 0

Azokaren 38.edizioa izango da apirila amaieran, eta aurten 3.urtez antolatzaileek azoka sustatzeko kartel lehiaketa martxan jarri dute. Ereintza Elkartea eta Artiola Artisautza Gunea dira, hain zuzen, urteroko azoka honen antolatzaileak. Lanak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da. Eta jakinarazi dutenez, aurkeztutako lan hauek “Burdinaren Artisautza” kontzeptuan oinarrituta egon beharko dira, artisautzaren ikuspegi berritzaile eta diseinuarekin […]