Archive | Kultura

AISA, etorkinentzat euskara ikastaro laburra

Berdintasuna | Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-22 | 0

Udaleko euskara departamentuak euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat, AISA ikastaroa. Ikastaroa 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat. Irune Balentziagak, euskara batzordeburuak, AISA ikastaroaren helburua etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea dela adierazi du. Ikastaroan eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: […]

argazkia

Argazki erakusketa Mikel Mitxelenaren eskutik

Jasangarritasuna | Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-21 | 0

Oraindik ikusgai dago Xenpelar Etxean Mikel Mitxelenaren argazki erakusketa ederra, Jaizkibel: forma eta koloreen sinfonia deiturikoa. Non: Xenpelar Etxea (Madalena kalea, 32). Noiz: otsailaren 12tik 27ra. Ordutegia: 18:00- 21:00 (astelehenetik ostiralera) Erakusketaren inguruan Aranzadi Zientzia Elkarteko Carlos Galanek egindako ohar interesgarriak [PDF] ere irakurtzeko aukera dago

komu-inkomu_alta

“Komunikazioa-Inkomunikazioa” Kukai dantza konpainiaren proiektu berria

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-02-21 | 0

KUKAI-TANTTAKA-ARRIAGA Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte Egote-Izate horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi, dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den […]

logo cenas def

Ostegun Anitzak Gaztelu Ostatuan

Kultura | Partehartzea | Sareak 2013-02-19 | 0

Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak Gaztelu Ostatuarekin batera, “Ostegun anitzak Gaztelun” deitutako afaria antolatuko du hilabetean behin. Ideia xumea da: otsailetik ekainera bitarte, hilean ostegun batez, herrialde desberdin bateko sukaldari batek bere jatorriko herrialdeko elikagaiez baliatuz, afari ederra prestatuko du. Afaltzen hasi aurretik, aukeratutako herrialdeari buruzko solasaldia egingo dugu. Hango errealitateaz, euren proiektu migratzailearen nondik norakoez eta […]

txontxong

Haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidapena Mikelazuloren eskutik

Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-12 | 0

Mikelazulo Kultur Elkarteak bertan  ospatuko den haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidapena luzatu du. Tailerra hurrengo otsailaren 15ean ospatuko da, ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 4 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Gehienez 10 umerentzako tokia egongo da, beraz etorriko diren haurren izenak jaso behar dira. Horretarako, Mikelazulotik pasa (Errenteria-Oreretako Beheko Kalean gaude, 4. zenbakian), edo telefonora deitu (943 […]

Kimutx

Kimutx: Ipuinak, txotxongiloak eta zuzeneko musika otsailaren 10ean

Kultura | Udal komunikabidea 2013-02-05 | 0

Irune Balentziagak, Kultura eta hezkuntza saileko zinegotziak, inauterietako egitarauaren barne gure herriko hainbat lagunek Auzolanean sortutako proiektuaren aurkezpenean parte hartzera gonbidatu dute. Jolaserako, irudimena lantzeko, kantatzeko eta dantzatzeko materialaren aurkezpena iango da.  Kimutx basoan bizitzea, kantatzea eta jolastea maite duen iratxoa da, Euskal Herriko mitologian ezagunak diren izakiak ditu lagun eta haurtxo hauek basoko eskolan […]

lekuona3

Udalak Lekuona proiektua azalduko die herriko kultur eragileei

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura | Partehartzea 2013-01-29 | 0

2013ko urtarrilaren hasieran Gipuzkoako Aldundiarekin batera, Udalak Lekuona eraikinean martxan jarriko den proiektu berriaren berri eman zuen. Udalak, Gipuzkoako Foru Diputazioaren proposamena jaso zuen Artelekuko zati bat, zehazki Dantzagunea, Errenteriara lekualdatzeko. Herri honentzako aukera ezin hobea da, batetik geure herrian arte eszeniko (antzerkia, zinema, musika, dantza…) guztiekiko dagoen errotze kulturala finkatu eta zabalduko baita, eta, […]

ihauteriak

Aurtengo Inauteriek badute programa

Herri Biziaren Bidean | Kultura | Udal komunikabidea 2013-01-27 | 0

Urtarrilaren 24tik Inauteriak bitarte: Herriko tabernetan eta kaleetan, erakusketa: Oreretako pertsonaien, lekuen eta momentu historikoen argazkiak eta irudiak Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.   Otsailak 1.- KALDEREROAK  15:00etan, Kaldereroen konpartsaren desfilea Beraungo auzoan, Beraun Berri Ikastetxeak antolatuta. Ibilbidea: Luis Mariano plaza, Beraun kalea, Jose Maria Usanditzaga (atzealdea), Norberto Almandoz, Aita Donostia, San Marko eta Jose […]