Gordailua | Fanderia

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

txistulari banda

Txistulari bandak musikaz beteko ditu ekaineko igandeak

Beraun | Fanderia | Gabierrota | Gaztaño | Kultura 2017-06-07 | 0

Udal txistulari bandak ekaineko igande goizak ere alaituko ditu. Gaztaño, Beraun, Gabierrota eta Fanderia bisitatuko dituzte goizeko 9:00tatik aurrera. Hauxe da, astez aste, joko duten lekuen eta kantuen programa: – Ekainak 11, diana 9:00etatik aurrera Gaztaiño auzoan honako zortzikoak joaz: Zorionak, Demetrio Iriarte; Zoriontsu, Jose Ignazio Ansorena Miner. – Ekainak 18 diana 9:00etatik aurrera Beraun […]

KonpostaGuneErrent300x168

Maiatzaren 18an izango da konpostaje-guneetako hurrengo jarraipen-bisita

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-05-16 | 0

Ostegunean, maiatzak 18, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 15:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko jarraipen-bisiten antzera, honakoa […]

autobusa

Lurraldebusek linea berria izango du Errenteriatik ospitaletara

Alaberga | Beraun | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak | Lartzabal | Pontika 2017-03-31 | 0

Udalak jakinarazten du Lurraldebusek laster aldaketak egingo dituela ospitaletarako garraio publikoko lineetan, eta gure herrian eragina izango dutela. Udalak eskatu zionez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari estaldura handiagoa emateko ospitaletarako zerbitzuari, ibilbide hori luzatzeko eta hobetzeko, aldaketa honek eskaera horri erantzuten dio neurri batean. Eskatu genuena izan zen ospitaletarako estaldura zuzena ematea, batetik, zerbitzua udalerriaren mendebaldera […]

TouringEtorbidea_5

Hainbat auzotan mantentze lanak egin ditu Udalak

Beraun | Fanderia | Hiri Mantenua 2017-03-30 | 0

Hiri mantenuko langileek Urdaburu kaleako aurreko espaloia eta instalakuntzak berritu dituzte eta Kaputxinos auzoaren margoketa lanekin ere badihardute. Azkeneko asteetan, hiri mantenuko langileak irisgarritasuna bermatzeko obrak burutzen ari dira. Azkeneko lanen artean daude Touring etorbidean eta Elias Salaberria 12 aurrean egindakoak.  

20170217_112634

Fanderiako Igerilekuan estalkia egin da ikusleentzat

Fanderia | Hiri Mantenua | Kirola 2017-03-17 | 0

  Aste honetan Errenteriako Udalak amaitu egin ditu Fanderiako Igerilekuetan estalkia egiteko lanak. Estalki hori igerilekuarekin paraleloan egin da instalazioan dauden ikusleek eguraldi txarretik babesteko asmoz. Lanek guztira 34.900.- euroko kostea izan du (BEZ barne) eta erantzuna eman diete instalazioa ireki zenetik erabiltzaileek egiten aritu diren eskaerari. Horretaz gain, Fanderiako igerilekuen gabezietako bat konpondu eta […]

fanderia pasoa

Fanderiako kirol gunea libreagoa eta irisgarriagoa izango da hemendik aurrera

Agustinak | Fanderia | Kirola 2017-02-18 | 0

  Fanderiako kirol instalakuntzetan aldaketa nabarmena egingo da hurrengo egunetan. Dagoenekoa hasi dira bidegorria eta futbol zelaiak bereizten zituen hesia eraisten eta Agustinekin lotzen duen igogailurako zuzeneko pasabidea eraikiko da laster. Gainera,  entrenamendu eta lehiaketa ofizialak egiten ez diren bitartean futbol-7ko zelaia erabilera libreko espazio publiko gisa birgaitzeko lanak aste honetan hasi dira. Lan horiekin […]

KonpostaGuneErrent300x168

Auzo-konpostaguneetako ikuskaritza izango da urtarrilaren 31n

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-01-27 | 0

Hurrengo asteartean, urtarrilak 31, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 10. jarraipen-bisita egingo du Udalak. Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, aurreko aldietan egindako moduan, honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako […]

igerilekuak erronka

‘Igerilekuko erronka’-ri aurre egiteko prest zaude?

Fanderia | Galtzaraborda | Kirola 2017-01-25 | 0

Errenteriako Udalak,  Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresarekin batera, “Igerilekuko Erronka”ren edizio berri bat antolatu du. Jarduera hori doakoa da abonatuak dauden pertsona guztientzat. “Igerilekuko Erronka” kirol jarduera boluntarioa da igerilekura igeri egitera sarri joaten diren erabiltzaileei eskaintzen zaiena. Ideia nagusiena da erabiltzaileen artean pizgarri txiki bat sortzea, eta probak irauten […]

Triatlon Indoor2017

Errenteriako Indoor Triatloia jokatuko da larunbat honetan

Fanderia | Kirola 2017-01-23 | 0

Urtarrilaren 28an (larunbatean) BeOne Errenteriak antolatuta, “Errenteriako Indoor Triatloia”ren edizio berri bat burutuko da Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan. Proba 15,30etik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute: igeriketa: 500 metro igerilekuan, ziklismoa: 8 kilometro bizikleta estatikoan eta 3,5 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean. Parte-hartzaile bakoitzaren denbora […]